Descripción del anuncio
Letren probak blokeatzen zaitu? Idazlanak edo ahozkoa prestatzeko beldur zara? Ez kezkatu, EGA edo C1 titulua ateratzea ez baita ezinezkoa, estrategia kontua baizik.
Zer eskaintzen dut nire online klaseetan?
Ahozkoaren eta idazmenaren lanketa sakona: Aztertzaileek eskatzen dutena zuzenean lantzeko (koherentzia, aberastasuna, testu-antolatzaileak...).
Material praktikoa: Azterketa eredu errealak, esaldi kalkoak saihesteko tresnak eta eskemak.
Zuzenketak eta feedback pertsonalizatua: Zure akats tipikoak identifikatu eta nola zuzendu ikasiko dugu.
Esperientzia eta konfiantza: Presiorik gabe, baina helburua argi izanda.