Descripción del anuncio
C1/C2 mailako euskara azterketak (HABE eta IVAP) prestatzeko banakako saio pertsonalizatuak eskaintzen ditut.
C2 mailako aztertzailea naiz HABEn, eta IVAPeko B1 mailako ebaluatzailea ere banaiz. 5 ikasturteko esperientzia dut C2 mailako ikasleak azterketa prestaketan.
METODOLOGIA
Prestakuntza ikasle bakoitzaren beharretara egokitzen da. Ez da ariketa edo teoria lantzera mugatzen; ikaslearen zailtasun eta helburu zehatzetatik abiatzen da.
Besteak beste, honako alderdi hauek lantzen ditugu:
idazmena eta testuen hobekuntza;
idazlanen zuzenketa eta azterketa;
akats errepikakorren identifikazioa eta hobekuntza-ildoak;
ahozko adierazpena;
azterketa-simulazioak;
ebaluazio-irizpideen araberako feedback zehatza.
C1 MAILAn, bereziki, azterketa gainditzeko behar diren gaitasunak sendotzen dira: idazmenaren egokitasuna, zuzentasun linguistikoa eta ahozko adierazpenaren garapena.
C2 MAILAn, berriz, azterketaren eskakizunetara egokitutako estrategia eta baliabideak lantzen dira, maila aurreratuan behar den zehaztasuna eta eraginkortasuna garatzeko.
Helburua ez da euskara maila hobetzea soilik; C1/C2 azterketak gainditzeko behar diren estrategiak eta gaitasunak modu eraginkor eta pertsonalizatuan garatzea da.