Nire klaseak emateko era ikastolaren araberakoa da. Etxerako lanak egiten laguntzea da helburua, ulertzen ez dena azalduz eta beti ere etxekolan oro burutuz, astero-astero. Klaseak dinamikoak egiten saiatzen naiz beti, ikaslearekin harreman ona mantenduz eta beti ere dibertimendu puntu batekin, hain aspergarria izan ez dadin, eta haurrarekiko atxikimendua handiagoa izan dadin. Horrela, haurrak kl...
Nire klaseak emateko era ikastolaren araberakoa da. Etxerako lanak egiten laguntzea da helburua, ulertzen ez dena azalduz eta beti ere etxekolan oro burutuz, astero-astero. Klaseak dinamikoak egiten saiatzen naiz beti, ikaslearekin harreman ona mantenduz eta beti ere dibertimendu puntu batekin, hain aspergarria izan ez dadin, eta haurrarekiko atxikimendua handiagoa izan dadin. Horrela, haurrak klaseekiko duen ikuspegia ez da hain txarra izaten, eta pixka bat gusturago jasotzen du nire laguntza, baita nik hura eskaini ere.
Haurrekin esperientzia dut eta ongi moldatu izan ohi naiz haiekin. Udalekuetan aritu ohi naiz hezitzaile gisa hainbat urtez. Bestalde, bi haur ere zaintzen aritzen naiz, haiekin arratsaldea pasa, jolastu, eta baita oheratzen ere. Asko gustuko dut haurrekin denbora igarotzea eta pazientzia handia duen pertsona naiz. Bestalde, pertsona arduratsua naiz, eta nire egin beharrei ahalik eta ondoen aurre egiten saiatzen naiz.
Orereta Ikastolan ikasitakoa naiz eta beraz, haien metodologia ondo baino hobeto ezagutzen dut, hala, teknika edo ikasmoduak azaltzeko arazorik ez nuke izango. Hala ere, beste metodologia edo eta ikastoletara egokitzeko ez nuke inongo arazorik izango, erraz eta azkar ikasten duen pertsona bat kontsideratzen bainaiz.
3 urtez gazte bati DBHko errefortzua eskaintzen aritu naiz. Aipatu moduan, dinamika ezberdinak baliatu izan ditut, gazteak, TDAH eta dislexia baititu. Hala, esan genezake esperientzia nahikoa dudala. Orain, beste haur batekin hasiko naiz, honek ere dislexia du, baina honek 4. gradukoa. Beraz, beharrezko ditut jarduera dinamizatzaile zein erakargarriak, maiz haur bati buruz ikasi edo eta ordu betez mahaiaren aurrean jartzea baino askoz ere eraginkorragoa iruditzen zaidalako.
Beraz, interesik izanez gero, jarri nirekin harremanetan inongo konpromezurik gabe, ordu libreak ikusi eta akordio batera iritsi gaitezkeen ikusteko.
Ver más
Ver menos