Kaixo! Irati naiz, 26 urte ditut eta Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan graduatua naiz, Entzumena eta Mintzaira (ALE) eta Pedagogia Terapeutikoa (PT) aipamenekin.
Nire prestakuntza dela eta, hizkuntzarekin, irakurketarekin eta idazketarekin lotutako zailtasunak dituzten ikasleei laguntzea gustatzen zait. Hala nola; dislexia, irakurmen-zailtasunak, idazketa edo ahozko hizkuntzaren lanketa. Era...
Kaixo! Irati naiz, 26 urte ditut eta Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan graduatua naiz, Entzumena eta Mintzaira (ALE) eta Pedagogia Terapeutikoa (PT) aipamenekin.
Nire prestakuntza dela eta, hizkuntzarekin, irakurketarekin eta idazketarekin lotutako zailtasunak dituzten ikasleei laguntzea gustatzen zait. Hala nola; dislexia, irakurmen-zailtasunak, idazketa edo ahozko hizkuntzaren lanketa. Era berean, ikasle bakoitzaren erritmora eta beharretara egokitutako errefortzu akademikoa eskaintzen dut.
Ikastetxe desberdinetan lan egiteko aukera izan dut, eta horri esker metodologia desberdinak ezagutzen ditut. Besteak beste, Innovamat metodologia ezagutzen dut eta Lehen Hezkuntzako matematiken errefortzuan ere lagundu dezaket.
Nire helburua ikasleak bere zailtasunak lantzea da, baina baita konfiantza eta autonomia irabaztea ere, ikaskuntza modu positibo eta gertuko batean biziz.
Edozein zalantza izanez gero edo informazio gehiago nahi baduzu, jarri lasai nirekin harremanetan!
Ver más
Ver menos