user photo
Aitor Maleta Ormazabal
18/h
Contactar
1ª clase gratis
teacher
18/h
Contactar
Primera clase gratis
Aitor Maleta Ormazabal
Localidad Zumarraga
Clases de Inglés
verified Datos verificados time 1 año dando clase
Precio
Precio
Primera clase gratis
18 €/h
Niveles de las clases
Niveles de las clases
Primaria
Comparte a este profesor

Grado de Educación Primaria, Didáctica de Español como Lengua Extranjera

Descripción del anuncio
14 urterekin konturatu nintzen nire egin beharrekoa huraxe zela: irakasle izatea. Horregatik hasi nituen 2015ean Lehen Hezkuntzako Graduko ikasketak Eskoriatzan duen Mondragon Unibertsitateko kampusean.
Ikasketak bukatu bezain laster, Eskoriatzan kontratatu ninduten ingeleseko irakasle bezala In-lingua akademian, izan ere, nire aipamena Heziketa Fisikoan izan arren, beti izan dut hizkuntza honekiko interes eta erraztasuna. Gainera, Erasmus + programari esker, asko hobetu nuen Norvegian egindako egonaldian.
Urtebete geroago, pandemia eta jakinminak bultzaturik, hegazkin baten barruan aurkitu nintzen Dublinerantz, non 10 hilabetez jardun nuen Haur Hezkuntzako irakasle lanetan Links Childcare zentruan.
Esperientzia aberasgarri honen ostean, etxera bueltatzea erabaki nuen, Elduaien Hizkuntza Eskolan jarduteko ingeleseko irakasle bezala, masterreko ikasketak amaitzen nituen bitartean. Gaztelera atzerriko hizkuntza gisaren didaktika masterra bukatutakoan, ikasten jarraitzeko gogoa nuen oraindik, eta gogo honek bultzatuta Behar berezidun ikaslegoaren hautematea eta interbentzioaren eta Haur Hezkuntzako Didaktikaren kurtsoak lortu nituen.
Honek, bere saria izan zuen, 2023ko irailean Urretxu-Zumarraga Ikastolan 4. mailako tutore eta ingeleseko espezialista izatea eskaini zidatenean.
Gaur egun, 27 urteko urretxuar bat naiz, lanerako sekulako gogoarekin, eta batez ere, irakaskuntzarengandik eta bertako profesionalengandik ikasteko gogoarekin. Nire helburua hezkuntza komunitate batean parte hartze aktibo bat izatea da irakasle bezala. Bestalde, ikasleen garapen integrala bermatzea irakaskuntzaren bitartez dut helburu. Ikasleen baitan galderak sorraraztea hezkuntzaren gakotzat dut, kritikoak izatera bultzatzen baititu, jakinmina piztuz, azken hau, motibazioaren oinarria izanik.
Estás identificado cómo
¿No eres {0}?
dislike ¿Hay algún error en este perfil? Cuéntanos Muchas gracias por tu ayuda