Kaixo Nora naiz, 20 urteko neska bat. Medikuntzako 4. maila ikasten dut eta Lehen Hezkuntzako 1. mailatik DBHko 4. mailara bitarteko haurrei euskara, ingelesa edo biologiako eskola partikularrak emateko eskaintzen dut neure burua. HABE (euskarazko C1) eta Advanced (ingelesezko C1) tituluak ditut. Gainera, bi urte jarraian ingeleseko udaleku batean lan egin dut 4 eta 10 urte bitarteko haurrekin, eta Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasle baten ingeleseko irakasle partikularra izan naiz.
Iniziatiba handiko pertsona naizela uste dut, alaia, pazientzia handikoa eta irakasteko gogo handikoa. Astean behin ematen ditut eskolak, 18:00etatik aurrera, Bilbon, Indautxu inguruan edo Barakaldon, Gurutzeta inguruan. Eskolak online emateko ere prest nago.